Próximos eventos

Buscador de eventos jurídicos

Mapa de eventos

¿Quieres recibir eventos como este en tu email?

Kondestablearen jauregia
Pamplona
(Navarra) (ver mapa)

Leer más

Euskal Herrian, familia eremuari dagokionez, lege bereziak aldarrikatu ditu legegile autonomikoak Nafarroan eta Euskal Erkidego Autonomikoan, dela ezkondu gabeko bikoteen, dela umeen zaintza edo jagoletzaren gaineko auziak konpontzeko. Lau lege, horietako batzuk Konstituzio Auzitegiak inausiak, gure egungo familien ohiturak eta operadore juridikoen portaerak moldatzen ari direnak.

Ikastaro honetan, familia zuzenbideko lege autonomiko horien edukia aztertzeaz gain, bien arteko alderaketa bat ere burutuko dugu; izan ere, ikusiko dugunez, materia berdinez jarduten badute ere, euren aukerak arras desberdinak baitira. Zein erantzun eman dio euskal gizarteak araudia berriari? Erregulazio aukera desberdin hauen aurrean gizarteak emandako erantzunez ere arituko gara, agerian utziz zeintzuk diren materia honetan errealitatean dauden beharrak, eta zein arloetan egiten duten legeek huts.

Nafarroan eta Euskal Erkidego Autonomoan legegileek egin dituzten hautuak agerian jarri eta alderatu nahi genituzke, UEUko iazko saioan abiatu genuen Euskal Zuzenbide Zibilaren gaineko azterketa konparatuari segida emanez. Azterketa honek, ezinbestean, garrantzia izan dezan nahi genuke legedien proiekzio sozialera begira; batez ere kontuan izanda bikotekide, guraso eta seme-alaben interesak babestea dela helburu nagusi, eta horiek babesteko legeek ahalik eta erantzun osotuena izatea komeni dela.

------------------------------

Obra recomendada por Lefevbre - El Derecho para esta materia: Memento Ejercicio Profesional de la Abogacía 2016-2017

Organizadores

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)

Añadir a calendario

web del evento